![]() |
| Irudian klik egin |
2012-12-05
2012ko DURANGOKO AZOKA
Bihar, abenduak 6, irekiko ditu ateak Durangoko Landako guneak, Euskal Liburu eta Disko Azokaren 47. edizioa hartzeko. Nestor Basterretxeak diseinatutako jantzi berria soinean hartuta eta barrua kultur produktu eta ekintzez beteta, gertu dago bisitariei ongi-etorria emateko. Domekara arte, abenduak 9, egongo da zabalik.
2012-12-04
NOBEDADEAK!!
Egun hauetan liburu berri asko erosten ari gara zuentzako. Mediatekan buru belarri ari gara prestatzen zuek irakurri ahal izateko. Hauek dira batzuk. Denetatik dago: misteriozkoak, beldurrezkoak, fantasiazkoak, abenturazkoak...
Gustukoak izango dituzuelakoan... ZUEN ZAIN GAUDE!!!
2012-12-03
ELKARRI IPUINAK IRAKURTZEN 5.C+3.D
Hona hemen egindako hirugarren saioa. Oraingo honetan 5. C eta 3. Dko ikasleen txanda izan da.
2012-11-30
EUSKARAREN EGUNA TALAIAN
Datorren astean zehar, eta EUSKARAren EGUNA ospatzeko, zenbait ekintza antolatu dira eskolan. Gure leloa hauxe da:
"LEHEN HITZA ETA AZKENA, EUSKARAZ EGIZU DENA"
Eta hona hemen aukeratu dugun kanta:
"EGIOZU EUSKARAZ"
Liburu bat: HIZKUNTZAREN KEINUA
EUSKARAren EGUNA dela eta, Mediatekara iritsi berria dugun liburu eder bat aurkeztu nahi dizuet:'Hizkuntzaren keinua' 25 idazlek eta 26 ilustratzaile osatua.
Euskaraz bizi nahi dut kanpainaren barruan, Hizkuntzaren keinua liburu kolektiboa kaleratu du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. 25 idazle-ilustratzaile bikoteren lanak biltzen ditu liburuak, eta testu eta irudi guztiek euskara dute gai nagusi eta ardatz. Hona hemen zenbait adibide:

2012-11-28
abenduaren 3an... EUSKARAREN EGUNA
![]() |
| Klikatu |
Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Xabierko Frantzisko deunaren egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz. 1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten.
2012-11-27
BIDERKATZEKO TAULAK
2012-11-25
2012ko KULTURA BONUA/B0NO CULTURA 2012
Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012-2013 Gabonetako kanpainarako Kultura Bonua garatzeko eta sustatzeko Kulturako sailburuaren Agindua onartu du. Horretarako 600.000 euro erabiliko dira, alegia, 40.000 bonu saltzeko diru-kopurua.
Bonu bakoitzak 25 euroko kostua izango du, baina 40 euroko balioa emango dio erabiltzaileari kanpainia honi atxikitzen diren establezimenduetan liburuak edo musika-euskarriak erosteko, edo museo eta zuzeneko ikuskizunetan edo bestelako ekitaldietarako sarrerak erosteko. Bonu bakoitzaren 15 euroren diferentzia hori Eusko Jaurlaritzak ordainduko du.
Pertsona interesedunek 2012ko abenduaren 10etik 2013ko urtarrilaren 5era bitartean erosi ahal izango dituzte bonuak finantza-entitate kolaboratzaileak gaitutako kutxazainetan. Bonuak soilik Programari atxikitako establezimenduetan erabili ahal izango dira, 2012ko abenduaren 10etik 2013ko urtarrilaren 18ra bitartean. Behin epea igaroz gero, ez dute ordaintzeko baliorik izango.

Informazio gehiago:
2012-11-23
ELKARRI IPUINAK IRAKURTZEN. 5.B+3.B
Aste honetan, 5. eta 3. Bko ikasleen txanda izan da. Ostegunean, goizeko hamarretan Mediatekan elkartu ginen eta, bikoteak osatu ondoren, ipuinak irakurtzeari ekin genion. Oso ondo joan zen dena. Zaharrenek oso ongi irakurri zuten eta, txikienek arreta handiz entzun zuten egokitutako ipuina.
ZORIONAK GUZTIEI!!
ZORIONAK GUZTIEI!!
2012-11-18
EUSKARAREN DOODLE-a
Urriaren 30ean hasita abenduaren 1era arte Euskal Doodle-a edo ikurra izatearen alde atxikimenduak jasoko dira, eta abenduaren 2an jasotako guztiak Google-i bidaliko zaizkie.
Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzaren baitan 1949an sorturiko ekimena da. Eta Elkarteak, XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan.
Nestor Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra.
Euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna aldarrikatzen du.
2012-11-16
ELKARRI IPUINAK IRAKURTZEN. 5A+3A
2012-11-13
2012-11-12
ELKARRI IPUINAK IRAKURTZEN
Aurten ere, ekintza honetan 5. eta 3. mailako ikasleek parte hartuko dute. Lehenengo saioa aste honetan izango da 5. A eta 3. Ako ikasleekin. Dagoeneko ipuinak aukeratuta daude ikasleek aukeratutako ipuina ondo presta dezaten. Ondoren, bikoteak osatuko dira oraingo honetan txikiak entzuleak izango direlarik.
2012-11-09
2012-11-08
IRAKURKETA PLANA/PLAN DE LECTURA
Euskal
Autonomia Erkidegoko Irakurketa Planaren dokumentazio osoa
Irakurketa ez da gozamen estetikoko eta aisialdiko jarduera hutsa; ikasteko tresna bat da, eta, hortaz, euskal gizarteko giza kapitala txikitatik aberasteko bidea.
Irakurketa ez da gozamen estetikoko eta aisialdiko jarduera hutsa; ikasteko tresna bat da, eta, hortaz, euskal gizarteko giza kapitala txikitatik aberasteko bidea.
2012-11-07
2012-11-04
2012ko EUSKADI LITERATURA SARIAK
EUSKARAZKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA
Iban Zaldua
Azken garaipena
GAZTELANIAZKO HAUR ETA GAZTE LITERATURA
Iban Barrenetxea
El cuento del carpintero
GAZTELANIAZKO LITERATURA
Juan Carlos Márquez
Tangram
Iban Barrenetxea
El cuento del carpintero
GAZTELANIAZKO LITERATURA
Juan Carlos Márquez
Tangram
MOTXILA 21 BANDA
MOTXILA 21
Down Sindromea duten hamabi lagunez osatua da Nafarroako talde hau. Arretaz ikusi. Zer iruditzen zaizue?
2012-11-01
KANTA DEZAGUN
Gaur, abestiak ikasteko web bat erakutsi nahi dizuet. Abestien letra piktogramen bidez agertzen da. Saltseatu pixkat eta kantatzen hasi, osasungarria da eta! Orri honen egilea Eneritz Egiluz da .
![]() |
| klikatu hemen |
2012-10-30
LEONARDO INTERAKTIBOA
Los Códices Madrid I y II, la única
obra de Leonardo da Vinci en España, una de las grandes joyas de la
Biblioteca Nacional de España, ya es interactiva en Internet. A partir
de ahora, cualquiera puede tener los dos cuadernos de trabajo de da
Vinci –con su transcripción y traducción– en sus manos, dentro de un
contexto intelectual y temporal, y acceder a contenidos multimedia que
contextualizan la obra: música de la época, animaciones en 3D,
herramientas de búsqueda, zoom de alta calidad, juegos…
2012-10-27
LIBURU BERRIAK!!!
Aste honetan liburu berriak ari gara prestatzen zuentzako. Oraingo honetan DESCLÉE editorialak atera berriak dituen bilduma batzuk eta iaz kaleratutako PIZTIEN ERRONKA, DINOSAUROEN KOBA eta SCREAM STREET bildumen ale berriak ere.
Bilduma berriak:
MARMAR ETA KARKAR: 7 urtetik gorakoentzat. 3 troll-istorio liburu bakoitzean, baina... Kontuz! Liburu hauetan harrak, belarri zikinak, mukiak era zilbor iletsuak ageriko dira!
SPOOK SCHOOL: 8 urtetik gorakoentzat. Ongi etorri Spook Skoolera, buruan mamuak besterik ez dituzten ikastetxera!
BROWNIE KLUBA: 8 urtetik gorakoentzat. Ezagutu Katie, Ellie, Charlie, Jamila eta Grace. Bost lagun min dira eta Brownie klubeko kide bihurtu berri dira!.
Hauetaz gain, PUNKI 1989-2008 komiki berria dugu non Punkiren pasadizo ezberdinak aurkituko dituzue. Ez dira bildu Punkiren abentura zoro guztiak, baina bai horien eredu diren hainbat eta hainbat.

2012-10-26
2012-2013ko MALETA BIDAIARIAK
Gaur, urriak 26, Maleta Bidaiariak 3. mailako ikasleen etxeak bisitatzen hasia da. Urtero bezala, ostiraletan gela bakoitzeko haur bati emango zaio hurrengo ostegunean bueltatzeko.
Dakizuen bezala, barruan etxeko kide guztientzat zerbait badago. Zuen gustukoa izango delakoan...
Dakizuen bezala, barruan etxeko kide guztientzat zerbait badago. Zuen gustukoa izango delakoan...
2012-10-25
MUNDUKO LIBURUTEGIAK
Egin dezagun bidai bat munduko liburutegien zehar. Ea gustatzen zaizkizuen!
Hala ere, edozein toki ona izan daiteke irakurketaz gozatzeko.
Hala ere, edozein toki ona izan daiteke irakurketaz gozatzeko.
2012-10-22
IRAKURLE ONA IZATEKO, ZER EGIN DEZAKEZU?
Hona hemen IRAKURLE ONA IZATEKO zenbait aholku. Zuzen betetzen badituzu irakurle ona izatea lortuko duzu eta ikasketetan eta bizitzan asko lagunduko dizu. Adi irakurri eta betetzen saia zaitez!
Iturria: Leer. es
Iturria: Leer. es
2012-10-11
2012-10-09
IHITZA ALDIZKARIA WEBEAN
![]() |
| klikatu hemen |
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-ihitza/eu/
2012-10-04
INGELESA IKASTEKO TXOKOA/ ENGLISH CORNER
![]() |
| klik egin |
Hona hemen ingelesa ikasteko zenbait helbide. Web hauetan, konturatu gabe, ingelesa aberastea lortuko duzue. Aukera anitza da: jolasak, bideoak, komikiak, marrazki bizidunak... Ez galdu denbora, sartu eta aritu!
www.rtve.es/infantil/series www.rtve.es/infantil/ www.bbc.co.uk/children www.disney.co.uk
2012-10-03
Bidasoa Txingudi eskualdea ezagutzeko modu berria 2.0 bisitari eta herritarrentzat
Bidasoa Txingudi Mugaz gaindiko Partzuergoak www.bidasoa.mobi Web Mobile aurkeztu zuen abuztuan. Web aplikazio bat da, azken belaunaldiko telefono edo smartphone-etarako, eta Bidasoa Txingudi Eskualdeko informazioa gune bakar batean biltzen du. Horrela, herritarrek eta bisitariek Eskualdeko agenda, aisia eta leku interesgarriei buruzko informazio erabilgarria eskuratu ahal izango dute.
iturria: irun.org
Hemendik aurrera gure blogearen ezkerraldean bere tokia izango du.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)