EUSKARAren EGUNA dela eta, Mediatekara iritsi berria dugun liburu eder bat aurkeztu nahi dizuet:'Hizkuntzaren keinua' 25 idazlek eta 26 ilustratzaile osatua.
Euskaraz bizi nahi dut kanpainaren barruan, Hizkuntzaren keinua liburu kolektiboa kaleratu du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. 25 idazle-ilustratzaile bikoteren lanak biltzen ditu liburuak, eta testu eta irudi guztiek euskara dute gai nagusi eta ardatz. Hona hemen zenbait adibide:
Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Xabierko Frantzisko deunaren egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz.
1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten.
Gaur, gure blog honetan, Matematikari lekutxo bat egingo diogu eta, biderkatzeko taulak ikasten ari zaretenei, oso lagungarria izango den zerbait erakutsi nahi dizuegu. Sartzen bazarete, ariketak eta jokuen bidez, primeran ikasiko dituzue. ANIMO!!
Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012-2013 Gabonetako kanpainarako Kultura Bonua garatzeko eta sustatzeko Kulturako sailburuaren Agindua onartu du. Horretarako 600.000 euro erabiliko dira, alegia, 40.000 bonu saltzeko diru-kopurua. Bonu bakoitzak 25 euroko kostua izango du, baina 40 euroko balioa emango
dio erabiltzaileari kanpainia honi atxikitzen diren establezimenduetan
liburuak edo musika-euskarriak erosteko, edo museo eta zuzeneko
ikuskizunetan edo bestelako ekitaldietarako sarrerak erosteko. Bonu
bakoitzaren 15 euroren diferentzia hori Eusko Jaurlaritzak ordainduko
du. Pertsona interesedunek 2012ko abenduaren 10etik 2013ko urtarrilaren 5era
bitartean erosi ahal izango dituzte bonuak finantza-entitate
kolaboratzaileak gaitutako kutxazainetan. Bonuak soilik Programari
atxikitako establezimenduetan erabili ahal izango dira, 2012ko
abenduaren 10etik 2013ko urtarrilaren 18ra bitartean. Behin epea igaroz
gero, ez dute ordaintzeko baliorik izango.
Aste honetan, 5. eta 3. Bko ikasleen txanda izan da. Ostegunean, goizeko hamarretan Mediatekan elkartu ginen eta, bikoteak osatu ondoren, ipuinak irakurtzeari ekin genion. Oso ondo joan zen dena. Zaharrenek oso ongi irakurri zuten eta, txikienek arreta handiz entzun zuten egokitutako ipuina.
ZORIONAK GUZTIEI!!
Aurtengo Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Eusko Ikaskuntzak euskarari bere ikusgarritasuna eman nahi dio. Sarean, nazioarte mailan adierazle nagusi den Google bilatzailean, euskarak bere ikur propioa izan dezan eskatu dio Eusko Ikaskuntzak Google-i. Baina eskaerak pisua har dezan eta Google-ek benetan abenduaren 3an euskal doodle-a edo ikurra jar dezan guztion atxikimenduak behar dira.
Urriaren 30ean hasita abenduaren 1era arte Euskal Doodle-a edo ikurra izatearen alde atxikimenduak jasoko dira, eta abenduaren 2an jasotako guztiak Google-i bidaliko zaizkie.
Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzaren baitan 1949an sorturiko ekimena da. Eta Elkarteak, XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan.
Nestor Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra.
Euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna aldarrikatzen du.
Mediatekatik ZORIONAK eman behar dizkiegu ekintza honetan parte hartu duten guztiei. Irakurleei, egin beharreko lana bikain burutu dutelako eta irakurketak oso ondo prestatu dituztelako, eta entzuleei, arreta handiz ipuina entzun dutelako.
Aurten ere, ekintza honetan 5. eta 3. mailako ikasleek parte hartuko dute. Lehenengo saioa aste honetan izango da 5. A eta 3. Ako ikasleekin. Dagoeneko ipuinak aukeratuta daude ikasleek aukeratutako ipuina ondo presta dezaten. Ondoren, bikoteak osatuko dira oraingo honetan txikiak entzuleak izango direlarik.
Gaur, abestiak ikasteko web bat erakutsi nahi dizuet. Abestien letra piktogramen bidez agertzen da. Saltseatu pixkat eta kantatzen hasi, osasungarria da eta! Orri honen egilea Eneritz Egiluz da .
Los Códices Madrid I y II, la única
obra de Leonardo da Vinci en España, una de las grandes joyas de la
Biblioteca Nacional de España, ya es interactiva en Internet. A partir
de ahora, cualquiera puede tener los dos cuadernos de trabajo de da
Vinci –con su transcripción y traducción– en sus manos, dentro de un
contexto intelectual y temporal, y acceder a contenidos multimedia que
contextualizan la obra: música de la época, animaciones en 3D,
herramientas de búsqueda, zoom de alta calidad, juegos…
Aste honetan liburu berriak ari gara prestatzen zuentzako. Oraingo honetan DESCLÉE editorialak atera berriak dituen bilduma batzuk eta iaz kaleratutako PIZTIEN ERRONKA, DINOSAUROEN KOBA eta SCREAM STREET bildumen ale berriak ere.
Bilduma berriak: MARMAR ETA KARKAR: 7 urtetik gorakoentzat. 3 troll-istorio liburu bakoitzean, baina... Kontuz! Liburu hauetan harrak, belarri zikinak, mukiak era zilbor iletsuak ageriko dira! SPOOK SCHOOL: 8 urtetik gorakoentzat. Ongi etorri Spook Skoolera, buruan mamuak besterik ez dituzten ikastetxera! BROWNIE KLUBA: 8 urtetik gorakoentzat. Ezagutu Katie, Ellie, Charlie, Jamila eta Grace. Bost lagun min dira eta Brownie klubeko kide bihurtu berri dira!.
Hauetaz gain, PUNKI 1989-2008 komiki berria dugu non Punkiren pasadizo ezberdinak aurkituko dituzue. Ez dira bildu Punkiren abentura zoro guztiak, baina bai horien eredu diren hainbat eta hainbat.
Gaur, urriak 26, Maleta Bidaiariak 3. mailako ikasleen etxeak bisitatzen hasia da. Urtero bezala, ostiraletan gela bakoitzeko haur bati emango zaio hurrengo ostegunean bueltatzeko.
Dakizuen bezala, barruan etxeko kide guztientzat zerbait badago. Zuen gustukoa izango delakoan...
Hona hemen IRAKURLE ONA IZATEKO zenbait aholku. Zuzen betetzen badituzu irakurle ona izatea lortuko duzu eta ikasketetan eta bizitzan asko lagunduko dizu. Adi irakurri eta betetzen saia zaitez!
IHITZA eskola–elkarteari zuzenduta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak egindako ingurumen hezkuntzako aldizkaria da.
IHITZAk ingurumen–ikuspegia ikastetxeetako curriculumetan eta bizitzan txertatzeko baliabideak eta ideiak eskaini nahi dizkie unibertsitatez kanpoko irakasleei.
Orain, web orrian, bertsio inprimatuaren edukiak eta gauza gehiago ere aurkituko ditugu: bibliografia gehiago, "link" gehiago, baliabide gehiago, esperientzia gehiago, eta abar. http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-ihitza/eu/
Bidasoa Txingudi Mugaz gaindiko Partzuergoak www.bidasoa.mobi Web Mobile aurkeztu zuen abuztuan. Web
aplikazio bat da, azken belaunaldiko telefono edo smartphone-etarako,
eta Bidasoa Txingudi Eskualdeko informazioa gune bakar batean biltzen du. Horrela, herritarrek eta bisitariek Eskualdeko agenda, aisia eta leku interesgarriei buruzko informazio erabilgarria eskuratu ahal izango dute.
Hona hemen mekanografia ikasteko metodo bat. Gure etxeko txikiek egunero tartetxo bat eskaintzen badiote metodo honi, ohitura txarrak hartu baino lehenago, mesedegarria izango zaie.
Teklatua behar bezala erabiltzeko, metodo honek jokoak eta ikasgaiak nahasten ditu ikaste prozesua atseginagoa eginez. Ezkerraldean ere aurkituko duzue lotunea.
Urtero bezala, ikasturtean zehar baliagarria izango zaizuen gure eskolari buruzko zenbait informazio bildu dugu liburuxka honetan. Dagoeneko zuen etxeetan izango da, baina blog honetan zintzilikatzea ere interesgarria iruditu zaigu.
Beti bezala, ezkerraldean dagoen zutabean aurkituko duzue
Hona hemen Mariasun Landak liburutegiari eskainitako olerkia. Ikasturte berria ondo hasteko oso egokia ikusten dudanez, gure blogean txoko bat eskaini nahi diogu. Irudien gainean klik eginez, tamaina handian irakurtzeko aukera izango duzue.
Bai, bai, Katxiporretako lagunek esaten duten bezala, oporrak bukatu zaizkigu. Gaur, dagoeneko jaiak pasata, denok gaude eskolan: irakasleak, ikasleak, jangelako langileak... elkar ikusiko dugu pasiloetan. Indarberrituta gatozela pentsatu nahi dut; eta, nahiz eta kanpoan dugun egoera oso ona ez izan ILUSIO ETA INDARREZ ekingo diogu ikasturte berri honi, ahalik eta atseginen egiten saiatuz.